XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, sekuentziak kutsu dramatiko edo ez-ohizkoren bat izan behar du.

Adibide lirateke poltsaren lapurreta, istripua, borroka, zama astunen bat mugitzeko saioa, etab.

Narbarmena da sekuentziaren ikusizko narratibak argia izan behar duela, gertatua ulertzeko hitzegin beharrik izan ez dadin.

Beste aldetik, kontatzen den pasadizoa ez dadila sinpleegia izan, bestela narrazioak ez du eztabaidarako aukerarik emango eta.

Ariketa mota honetan, eta ikuspegi teknikoaren aldetik, sekuentzia edo leku beretik izango da onena hartzea: ez dadila etenik egon, ezta lehen planorik ere, eta aktoreek ez dute iruditik atera behar; ateen bidez edo izkinak inguratuz desager daitezela.

Egia esan, aproposena zera izaten da: kamara eszenatik nahiko urruti egotea, mugitu gabe, ikusleek eszena osoa benetan gertatuko balitz bezala ikus dezaten.

Arrazoi honentxegatik beragatik sekuentzia segidan filmatu behar da, sekuentziaren eta errealitatearen denborak bat izan daitezen.

Oroimena ez nekarazteko hobe da sekuentzia labur samarra izatea, bi minututakoa edo laburragoa apika (nahiz eta, bidezkoa denez, iraupena benetan gertatzen denaren menpean egon); gomendatzekoa da, bestalde, sekuentziaren hasiera-hasieran gauza asko ez gertatzea, ikusleek egoerara jartzeko aukera izan dezaten.

Esan dugunaren arabera, begibistan dago honelako sekuentzia dela grabatzeko errazenetakoa.

Kamara bat besterik ez du eskatzen, ez soinurik ezta edizio-lanik ere.

Behar den edozertan laguntzeko prest dauden aktoreak dira; gainera, lehen planorik eta soinurik ez dagoenez, ez da beharrezkoa izango oso aktore trebeak izatea ere.

4. ABANTAILAK ETA MUGAPENAK Argi dago ekintza honetan suertatzen den hizkuntz produkziorik gehiena eztabaidarakoan emango dela.

Erabilitako hizkera bi motatakoa izango da; lehenbizikoa, zerbaiten berri emateko modukoa, zer gertatu den narratzeko eta deskribatzeko; honetan aditzaren iraganaldia dexente erabiliko da.

Bigarrengoa, eztabaidatzeko hizkera, akordioa, ez-akordioa eta ziurtasuna adierazten dituen hizkera nagusi delarik.

Eztabaida-fase hau efektiboa izan dadin, ikasleek sekuentzia bakoitzarekin zerikusirik duen hiztegia nahiko ongi menderatu beharko dute.